Ohiko aholkularitza

Betikoa, baina iKUDEren kalitatearekin.

iKUDEren norabidea aholkularitza integral eta pertsonalizatu batetara bideraturik egon arren, bezeroak hala nahi badu, profesionaltasun handiko oinarrizko enpresa-zerbitzuak eskain ditzakegu.

Aholkularitza FISKALA

  • Alta edo baja emate eta bestelako aldaketa fiskaletan beharrezko den guztian aholkularitza eman eta bideratzea.
  • Betebehar fiskalei dagozkien ereduen likidazio, aurkezpen eta jarraipena.
  • Ikuskapenetan bertaratzea, izapidetzea, jarraipena eta gora-jotzeak.
  • Arau eta abantaila fiskal ezberdinei buruzko aholkularitza, informazioa eta berri ematea.
  • Errenta, oinordetza, transmisio, ondareen likidazio eta abarretan aholkularitza eta kudeaketa…

KONTABILITATE aholkularitza

  • Kontabilitate-dokumentuen kontrol eta kontabilizazioa.
  • Kontabilitate-egoeraren aldizkako kontrola eta lortutako emaitzen inguruko aholkularitza.
  • Egokitzapen fiskal-kontablearen inguruko aholkularitza eta kontrola.
  • Beharrezko liburuen osatze, aurkezte eta legeztatzea.
  • Urteko memoria eta kudeaketa txostena.

LAN Aholkularitza

  • Alta edo baja emate, luzamendu eta lan kontratuetan aholkularitza.
    Ikuskapenetan bertaratzea eta bideratzea.
  • Kontratazioei emandako diru-laguntza, abantaila fiskal, enplegu sustapen eta bestelako pizgarrien gaineko aholkularitza.
  • Gizarte gaien maila pertsonaleko aholkularitza: erretiro pentsioak…